XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

42.- Listoren eta Marylinen marroak.

Gizakien testigutza eta agiriak amaitu direnean, txakurrena asi da.

Epailariak Pinto edo dalako Listo aurkeztu dagiela, agindu dau.

Poloniok beingoan urten dau:
Pinto no
Listo si;
sinisten ez daunak
ikusi
.

Polonio, zirkuan erabilli oi dauen erdera-merderaz, Pintori agintzen asi yako: Listo ven.

Txakurra ez da mugitzen.

Poloniok indartsuago orduan: Tente en pie, eta txakurra ez da zutitzen atzeko oiñen gaiñean.

- Nork esan dau emen txakur danak erdera dakiela? marmarrak entzun dira begiraleen artean.

Epailariak mailluaz, isilik egoteko.

Poloniok esanera uts egin dauenean, zemaika ikusi gura dau.

Artzen dau, zirkuan erabilli oi dauen sartatxoa, eta dzi-dza txistuak ateratzen dautsoz aidean.

Txakurrak orduan garrr... agiñak erakutsi dautsoz....

Nori? Eta Poloniori!.

Polonio arriturik dago txakurraren ganoraz.

Bera ete da gero ezbaitan dago.

Begiak igurtzi eta urretik inguruan begitzen dautso txakurrari.

Ba... Listo dirudi... Izpil bardiñak... Lepoko bardiñak...... baiña....

- Protesto! eztanda egin dau Poloniok.

- A este perro le han drogado!.

Epailariaren aginduz, albaiterra erakarri, txakurra aztertu eta txakurra bere onean dagola.

Epailariak danaren agiria artu liburuan eta bigarren txakurra ekarri egiela, agindu dau.